Udalak badu idazkari kontu hartzailea

Guaixe 2023ko mai. 29a, 11:14
Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Aldi baterako beteko du lanpostua aukeratutako pertsonak.

Arbizuko Udalak idazkari kontu hartzaile lanpostua betetzeko oposizio lehiaketa deitu zuen. Hautaketa prozesua despedituta, epaimahaiak puntuaziorik handiena lortu zuen izangaiaren alde egin zuen. Baina hark uko egin zuenez, Arbizuko Udalak lanpostu horretarako hautaproban bigarren izan zen Unai Palenzuela Argote aukeratu du idazkari kontu hartzaile lanpostua aldi baterako bete dezan. Udalak hautaproba baliatu du lanpostu horretan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko.