Balorazio txostena onartuta

Guaixe 2023ko eka. 1a, 11:13
Arbizuko ikuspegia Bakaikuko Hartzabaldik.

Haren bidez ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka esleitzeko metodo eta parametro teknikoak ezarri dira.

Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak Arbizuko balorazio txostena onartu du. Dokumentu tekniko horren bidez Arbizuko  ondasun higiezin bakoitzari banaka balio bat esleitzeko metodo eta parametro teknikoak ezarri ditu. Balorazio txostena egiteko batzorde mistoa osatu zuten Arbizuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak, eta bien artean ondu dute.  

Balorazio txostenaren eduki osoa Arbizuko udaletxean edo Nafarroako Aldizkari Ofizialeko maiatzaren 25eko zenbakian kontsultatu daiteke. Jendaurrean garagarrilaren 14ra arte egonen da. Egun horren ondoren onartutako balorazio txostena eraginkorra izanen da. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.