Azken hilabeteetan Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak zenbait plataformarekin batera eta ingenieri talde batekin gaur egun dagoen trenbidea hobetu eta egokitzeko, bertatik mota guztietako trenak ibil daitezen, ikerketa teknikoa sustatzen egon da. Plataformak azaldu duenez, sustatuko alternatibarekin AHTarendako korridore esklusiboak planteatzen dituen kalteak saihestuko ziren eta egungo trenbidea bikoiztean geratokiak irekiko ziren, trenen maiztasuna handituko zen eta abar. Nafarroa, Araba eta Burgosen ibilbideen azterketa eta tren publiko eta sozial baterako proiektua aurkezteko zenbait hitzaldi egin dituzte Sakanatik, eta ekainaren 1ean, osteguna, 18:30ean, Arbizuko udaletxean eginen dute aurkezpena.