Pilota

Ezkurdiak brontzeagatik borrokatuko du

Guaixe 2023ko mai. 26a, 12:10

Ezkurdia eta Dario, jokoan, aurreko partida batean. JESUS ANDRADE

Arbizuarrak Dario izango du aurkari Ezcarayn

Aurreko larunbata ez zen Joseba Ezkurdiaren eguna izan. Buruz Buruko finalerdi garrantzitsua jokatu zuen Jokin Altunaren kontra leporaino beteta zegoen Labriten. Nahiz eta apustuak Altunaren alde atera, zaleak alde zituen, baina hasieratik nabaritu zitzaion ez zela betiko Joseba. Kateatuta jokatu zuen, guztiz blokeatuta, aurrelari arbizuarrak berak partida bukaeran aitortu zuen bezala. Akats ugari pilatu zituen, eta opari gehiegi egin zizkion berez opari gutxi behar dituen Altunari, eta 12 eta 22 galdu zuen.

Gaur, maiatzak 26, ostirala, Buruz Buruko hirugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute Ezkurdiak eta Dariok Ezcarayn. Asteazkenean aukeratu zuten materiala, eta Ezcarayko frontoian entrenatzeko parada izan zuten.