Pilota

Ezkurdia ez da brontzea izango

Guaixe 2023ko mai. 29a, 11:40

Buruz Buruko hirugarren postua erabakitzeko partidan 15 eta 22 galdu zuen Darioren kontra

Joseba Ezkurdia ez da igandean Bizkaia pilotalekuko Buruz Buruko podiumera igoko, ostiralean 3. eta 4. postua erabakitzeko Ezkarain jokatutako partidan Darioren kontra 15 eta 22 galdu eta gero. Partida oso serioa jokatu zuen Dariok, Ezkurdia bere onetik atera zuena. Hasieratik aldea atera zuen errioxarrak, eta, tamalez, Ezkurdiaren erreakzioa berandu iritsi zen.