Ekainaren hasieran hasi dira Detective Touré Jon Arretxeren nobeletan oinarritutako telesailaren grabazioak Bilboko San Francisco auzoan. Grabaketek hiru hilabete iraunen dute. Arbizun bizi den idazleak sortutako pertsonaia, Touré, Bilbora iristen den Gineako etorkin bat da eta detektibe bezala lan egiten du. Malcolm Treviño izanen da haragi eta hezurreko Touré. Telesailak intriga, umorea eta pertsonaia kutunak izanen dituela jakinarazi dute RTVEtik.
Malcolm Treviño izanen da Touré, eta, besteak beste, aktore zerrenda Itziar Ituñok, Unax Ugalde edo Lander Otaolak osatuko dute. David Perez Sañudo Ane filmagatik egokitutako gidoi hoberenari Goya Sariaren irabazleak eta Carlos Vila Sexto Los misterios de Lauraren gidoilariak sortu dute telesaila, eta Flora Gonzalez Villanueva gidoilariaren parte hartzea izanen du ere. Esteban Crespo eta Violeta Salama izanen dira zuzendariak.
Ekoiztetxetik aurreratu dutenez, Jon Arretxeren sagaren egokitzapenak sei kapituluko miniserie formatua izanen du, lehenengo sei eleberrietan oinarrituta, eta 50 minutukoak izanen dira. Datorren denboraldian aurkeztea aurreikusi dute.