Gizonezkoa atxilotu dute beste bati labankada emategatik

Guaixe 2023ko eka. 12a, 09:54

Foruzaingoaren Altsasuko polizia etxea. ARTXIBOA

Arbizuko taberna batean izandako borrokaren ondoren atxilotu zuten. 

Foruzaingoak EFEri jakinarazi dionez, Arbizun gizonezko bat atxilotu zuten igande goizaldean, ekainearen 11n. Agentziak zabaldu duenaren arabera, herriko taberna batean liskarra izan zen eta gizonezko batek beste bati labankada eman zion. Foruzainek esku hartu eta erasotzailea atxilotu zuten. Atxilotutakoa epailearen aurretik pasatzeko zain dago. Ez dute zauritutakoaren egoeraren berri zabaldu.