Arbizuko herriko etxearen beheko plantan dagoen Arbi Bidea elkartea, gazteen egoitza izaten 30 urte zeramatzan. Aspaldi berrikuntzarik egin gabe zeuden gazteak elkartean eta San Joan festetarako egiten hasi ziren: elektrizitate azpiegitura berritu eta sabaiko kapirioen artean kixu-kartoi plakak jarri. Sukaldea, biltegia, beheko sua eta barra zeuden moduan utzi zituzten. 90 bat bazkide zituen Argi Bideak.