Udalak udalekuetarako hezitzaileak kontratatu nahi ditu

Guaixe 2023ko eka. 13a, 11:55

Arbizuko herriko etxea. ARTXIBOA

Izena emateko epea ostiralean 13:00etan despedituko da.

Arbizuko Udalak udako aisialdiko tailerretarako hezitzaileak kontratatu nahi ditu. Interesa duenak bere curriculuma (ikasketen, ikastaroen, lan bizitzako ziurtagiriak eta abar) info@arbizu.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar du, edo udaletxean aurkeztu. Horretarako epea ostiraleko 13:00etan despedituko da. 

Udalak lanpostua emateko zenbait baldintza zehaztu ditu: ezinbestekoa da EGA edo baliokidea izatea, bestela Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko proba gainditu beharko da. Arbizuko Udalak kontratazioa egiterakoan kontuan hartuko du arbizuarra izatea, aisialdiko begirale titulua edo hezkuntza arloko ikasketak izatea, eta esperientzia edukitzea haurren aisialdian edo hezkuntza arloan. Udalekuak garilaren 3tik 31ra izanen dira.