Arbizuko Udalak aurten ere udako aisialdi tailerrak antolatuko ditu, “haur arbizuarrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izan dezaten”. Aipatu tailerrak garilaren 3tik 31ra izanen dira, 10:00etatik 13:00era. Tailerrak 3 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta daude (2013-2020 urte bitartean jaiotakoendako). Izena emateko prezioak ere zehaztu ditu udalak: haur bategatik 85 euro, 130 euro bi haur edo gehiago badira eta 55 euro tutore guztiak langabezian badaude.