Aske utzi dute atxilotutako gizonezkoa

Guaixe 2023ko eka. 13a, 09:14

Foruzaingoaren Altsasuko polizia etxea. ARTXIBOA

Lesio delituagatik ikertuko dute, eta zauritu zuen gizonezkoarengana ez hubiltzeko urruntze agindua ezarri dio.

Iruñeko 5. Instrukzio Epaitegiak, zaintzan zegoenak, Arbizun igandeko 03:00etan atxilotutako gizonezkoa aske utzi zuen ekainaren 12an, astelehenean. DIARIO DE NOTICIAS DE NAVARRA-k zabaldu duenez, gizonezkoa lesio delituagatik ikertua izanen da herriko  taberna batean izandako liskar batean beste gizonezko bati labankada emateagatik. Gertaerak kontuan izanik, epaileak zauritu zuen gizonarengana ez hurbiltzeko urruntze agindua ezarri dio.