San Joan bezperan hasiko dira Arbizuko festak

Guaixe 2023ko eka. 19a, 10:24
2022ko Arbizuko festak. ARTXIBOA

Ekainaren 23tik 29ra, ostiraletik ostegunera, ospatuko dituzte arbizuarrek sanjoanak.

Ekainaren 23an, ostirala, San Juan bezpera ospatzeko San Juan errmitara joanen dira arbizuarrak, 2023ko festei hasiera emanez. Kintoek Maria Lombren zaldiya dantzatu ondoren, txarangaren laguntzarekin herrira jaitsiko dira arbizuarrak, festarekin jarraitzeko. Ekainaren 29ra arte, osteguna, ospatuko dituzte sanjuanak Arbizun.

Ekainaren 24an, larunbata, gauean, Arbizuko festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

Arbizuko San Juan festetako egitaraua

Ekainak 23 ostirala
San Juan bezperak

19:00 Brindisa eta festa hasierako kohetea, plazan.

19:30 San Juan ermitara igoera Zidakos txarangarekin.

20:00 Bezperak, ermitan.

20:30 Maria Lombren Zaldiya dantzatuko dute kintoek.

21:30 Herrira jaitsiera txarangarekin.

23:30 - 04:00 Trikidantz taldearekin erromeria, plazan.

Ekainak 24 larunbata
San Juan eguna

10:30 Dianak Zidakos txarangarekin.

11:00 - 13:30 Herriko puzgarriak.

11:30 Ermitara igoera txarangarekin.

12:00 Meza nagusia, ermitan.

12:30 Herri gosaria udalak eskainia.

12:30 - 14:00 Mariachi internacional jalisciense talde mexikarraren emanaldia.

16:30 - 18:30 Txaranga kalejiran.

18:30 - 19:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia.

20:00 Aatea.
Arbizuko erraldoien aurkezpena eta lehen dantzak.

20:30 - 21:30 / 00:30 - 04:00 Fand & GO.

Ekainak 25 igandea
Haurren eguna

11:00 Dianak.
Haur eta gazteen pilota partiduak.

11:30 - 13:30 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria lurralde ezberdinetako janariekin.
Abesbatzaren emanaldia.

13:00 - 14:00 Herriko haur eta helduen dantza emanaldia.

14:15 Haurren bazkaria.

15:30 - 19:30 Atracciones Sanz haurrendako jolas dibertigarriak.

20:00 Aatea.

20:00 - 21:30 Xaibor diskofesta.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 - 03:00 Xaibor diskofesta.

Ekainak 26 astelehena
Gazte eguna

12:30 Herri gosaria, Argi Bidea elkarteak eskainita.

13:00 Poteoa argi gurdiarekin.

14:30 Bertso bazkaria.

18:00 Gurdi Rock Arbizuko artistekin.

20:00 Kontzentrazioa.
Aatea.

20:30 Moxkor herri kirolak.

23:00 Kontzertuak: The Lio, Ostikoka eta DJ Bull.

Ekainak 27 asteartea
Jubilatuen eguna

10:30 Dianak.

11:30 Jubilatuen meza, herrian.

12:00 Herri gosaria jubliatuek eskanita.
Herriko trikitilariekin kalejira.

12:30 Jubilatuen luntxa.

13:00 - 14:30 Puro Relajo taldearen emanaldia.

17:30 - 18:30 Zirika Zirkus konpainiaren emanaldia.

19:00 Haurrei izozki banaketa.

20:00 Astea.

20:00 - 21:30 Herriko musikarien kontzertua.

23:30 Olaia Inziarteren kontzertua.

Ekainak 28 asteazkena
Kintoen eguna

10:30 Dianak.

11:00 Kintoak eskean.

11:00 - 13:00 Herriko puzgarriak.

12:30 Herri gosaria Alda Bide elkarteak eskainita.
Arbizuko erraldoien kalejira.

13:00 - 14:00 Gimnasia erritmikoko erakustaldia.

17:00 Mus txapelketa.

18:45 Benito Ros trial erakustaldia.

20:00 Aatea.

20:00 - 21:30 / 00:00 - 03:00 Laiotz erromeriarekin dantzaldia.

Ekainak 29 osteguna
Denak itxaa eguna

10:30 Dianak.

12:30 Herri gosaria.

13:00 Herriko erraldoiei agurra.

14:30 Herri bazkaria.

16:00 Nerepe abeslariaren emanaldia.

19:30 Manifestazioa: Denak itxaa

20:00 Aatea.

20:30 The Road Xabier Artiedaren musika eta antzerki ikuskizuna.

22:00 Zezensuzkoa.

23:30 Kontzertuak: Herdoil, Alarma Morea eta DJ Lpunto.