Ekhi, Aner eta Jon

"Erraldoiak egitea polita izanen litzatekeela pentsatu genuen"

Guaixe 2023ko eka. 27a, 14:37

Ekhi Perez Sanzol, Aner Artieda Diez eta Jon Orella San Martin.

Arbizuko erraldoi konpartsak ekainaren 24an, San Juan egunean, egin zuen estreinako irteera. Haren bihotz eta arima dira Ekhi Perez Sanzol, Aner Artieda Diez eta Jon Orella San Martin.

Hilaren 20an atzeneko azterketak egin zituzten. Egun berean azken lanak despeditu zituzten. Ikasturtean zehar nahikoa etxerako lanik ez, eta haiek eskulangintzan aritu dira. Dena prest zuten. Beste azterketa bat pasa beharko dute festetan, egin dituzten bi erraldoiak festetan mustu baitituzte. 

1. Zergatik sortu duzue erraldoi konpartsa?
E. Txikitatik gustatzen zaizkigu erraldoiak.
J. Arbizun beharra zegoela ikus-ten genuen. Beste herriek zuten eta Arbizuk ez. Eta egitea polita izanen litzatekeela pentsatu ge-nuen.
A. Hirurok arima gara, eta bes-te lauzpabost laguntzaile daude.

2. Nola egiten da erraldoi bat?
E. Ideiarekin hasi ginen. Erraldoiak bi zatitan banatuta daude. Behekoa egurrezko egi-tura da, erraldoia altxatzeko balio duena. Goikoa gorputz enborra, besoak eta burua dira. Horiek beira zuntzez eginak daude. Eta egiteko ere buztina erabili dugu. Goikoa egiteko kartoizko egitura bat egin genuen, nahi genuen forma emanda, zun-tza gainean jarri eta gogortzen zenean kartona kendu eta beira zuntza besterik ez da gelditzen, gogor-gogorra.

3. Non ikasten da erraldoiak egiten?
J. Gauza batzuk bagenekiz-kien. Beste batzuk nola egin ja-kiteko Interneten bilatu dugu.

4. Materiala nondik atera duzue?
A. Udalari gastuak ordaintzea eskatu genion, guk ezin dugula-ko pagatu. Dirulaguntza eman zigun. 
J. Garestiena arropa da. Oihal metro karratu asko dira.
E. Nire amak eta amonak egin dute arropa. Gainontzeko guztia guk egin dugu.

5. Erraldoiek espazio handia behar dute, non egin dituzue?
J. Dirua eskatzearekin batera erraldoiak eroso egiteko, gauzak sartzeko, toki bat eskatu genion udalari. Eta industrialdean pa-biloia utzi zigun.
A. Urtean zehar hemen egonen dira eta festetan herrian dagoen garaje batera jaitsiko ditugu, herritik gertuago egoteko.

6. Noiz hasi zineten?
A. Uda akaberan. Gehienbat asteazken eta ostiral arratsalde-tan egon gara, bizpahiru ordu egunero. 

7. Zein erraldoi egin dituzue?
E. Johanot gizonezkoa eta Maria Lonbre emakumezkoa. Azken horren inguruan ez daki-gu asko. Baina aukeratu dugu izena jende askok ezagutzen duelako, eta jendeak izena gogo-ratzea errazagoa izanen zelako. Txistorgile bat da, txistorra Ar-bizuko jaki tipiko bat delako.
J. Gizonezkoaren izena aukera-tu dugu San Joan irudikatzeko. Artzain bat da. Erraldoiek 3,2 metroko altuera eta 37 kilo ingu-ru dituzte.

8. Dena prest duzue?
J. Bai. Orain entseatzea fal-ta zaigu. Guk dantzatuko ditugu. Hasi gara, baina oraindik falta da, baina ez asko. Orain arte erraldoi txikiak dantzatzen ibi-li gara. Baina handiekin orain hasi gara.
A. Niri Etxarri Aranazko Kix-kimau pintto erraldoia gustatzen zait.
J. Niri Burlatakoak asko gusta-tzen zaizkit. Oso politak dira. E. Entseatzeko bafle batetik ate-ratzen den musikarekin ari gara. Baina festetako aurreneko egu-nean bi gaitari eta atabalari bat izanen ditugu . Hurrengo bi ir-tereetan baflearekin ibiliko gara.

9. Noiz mustuko dituzue?
A. Lehenengoa 24an, San Joan egunean, izanen da, 20:00etan. Beste bi saioak goizez izanen dira, hilaren 28an 12:30ean eta 29an 13:00etan. Hirurok gaude, eta Etxarri Aranazko konpartsa-ri dantzatzeko laguntza eskatu diogu.

10. Zer sentitzen da mustutzea-ren aurretik?
E.
Gogoak. Ilusioa. Urte guztia hau egiten egon eta mugitu ahal izatea, ongi dago.
J. Baten batek ikusi ditu erral-doiak, baina nahiko sorpresa izanen da.

11. Behin erraldoiak eginda, konpartsa osatzeko buruhandiak eginen dituzue?
A. Udalaren aldetik aukera ba-dugu, eta jende gehiago badugu, jarraitzea gustatuko litzaiguke eta, ahalko balitz, beste erraldoi pare bat egitea. Edo, bestela, bu-ruhandiekin jarraitzea.
E. Konpartsan sartu nahi due-nak gurekin harremanetan jar dadila.

 

Erlazionatuak