Arbizuko Udalak legegintzaldi honetarako bere egitura zehaztu du, eta zinegotzien artean ardurak banatu ditu. Berrikuntza bakarra da joan den urteko kultura eta festak batzordea bitan banatu duela udalak, “duen garrantzia eta lan kargagatik. Eremu horretan, herritarren parte hartzea bultzatzeko batzordea/k eratzea bultzatuko dugu. Horretarako, irailean deialdi publikoa eginen da parte hartu nahi duenak, izena eman dezan”, jakinarazi du udalak.
Batzordeak eta arduradunak
- Kultura programazioa, Idoia Etxeberria Arrarats eta Ainhoa Izagirre Izagirre.
- Festa eta jai egunak, Amets Flores Gartziandia eta Mikel Berastegi Unzilla.
- Ingurumena eta energia trantsizioa, Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno, Mateo Berastegi Astiz eta Mikel Berastegi Unzilla.
- Gizarte politikak eta berdintasuna, Ane Lizarraga Begiristain eta Amets Flores Gartziandia.
- Hirigintza, industria eta garapena, FJ Razkin Flores eta Mikel Berastegi Unzilla.
- Ogasuna, ekonomia eta pertsonala, FJ Razkin Flores eta Maitane Intxaurraga Uribarri.
- Kirola, Mateo Berastegi Astiz, Ane Lizarraga Begiristain eta Mitxel Zenarruzabeitia Unamuno.
- Euskara, Ainhoa Izagirre Izagirre eta Maitane Intxaurraga Uribarri.
- Komunikazioa eta parte hartzea, Maitane Intxaurraga Uribarri.
- Irakaskuntza, Ane Lizarraga Begiristain.