Arbizuko Udalak baso aprobetxamendua saldu nahi du

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 11:19

Arbizu ikuspegia San Joan ermitatik. ARTXIBOA

Enpresek eskaerak hilaren 21era arte egin ditzakete.

Arbizuko Udalak bi epaitza enkante bidez saltzeko deialdia egin du. 1.686,7 m3 egur eta zur dira. Haiengatik guztira 40.956,88 euro eskatzen ditu udalak. Aurreneko lotea Zubaate, Zubaategaña, Otsabakerregibarren eta Sandindegiko bidean dago eta haritz amerikarrez (107,5 m3 zur), pagoz (603 m3 egurretarako) eta alertze batzuez (13,1 m3 egur eta 13,6 m3 zur) osatuta dago. Salgai dagoen bigarren epaitza Uskain, Lotezarreta eta Aritzuzkoaingo harrobia dermioetan dago eta haritz amerikarrek (457,7 m3 egur) eta zenbait pagok (491,5 m3 egur) osatzen dute.