Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Dozena bat puntu gora egin du EH Bilduk Arbizun

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

Geroa Bai izan da arbizuarren bigarren aukera. Abstentzioa 12,1 puntu hazi da, eta hiru arbizuarretatik bat pasak botorik ez du eman. 

EH Bildu 39 boto irabazita (%12,58), arbizuarren lehen aukera gisa sendotu da. Geroa Baik duela lau urte baino 76 boto gutxiago jaso zituen (%53,90). PSNren galera 16 botokoa izan da (%35,56). Sumarrek Elkarrekin Podemosek eskuratu zituenak baino 33 boto gutxiago jaso ditu (%54,09). PPk eta UPNk banatuta aurkeztuta Navarra Sumak baino 5 boto gehiago eskuratu dituzte (%13,15). 

Foru hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk Arbizun 53 boto gehiago jaso ditu (%17,91). Geroa Baik 74 galdu ditu (%3,24). PSNk, berriz, 16 boto gehiago ditu (%123,08). Sumarrek 23 boto (%82,14) gehiago ditu. PPk 23 boto (%1150) jaso ditu. UPNk, azkenik, 7 boto galdu ditu (%28) maiatzeko emaitzekin alderatuta.