Gure Zirkuak Sakanan karpa zabalduko du

Guaixe 2023ko abu. 3a, 13:42

Gure Zirkua Urdiainen, 2018an. ARTXIBOA

Irailaren 8tik 10era eta 15etik 16ra euskal zirkua Arbizun izanen da, Nafarroa Oinezen eskutik.

Irailaren hasieran zabalduko dute Gure Zirkukoek karpa Arbizun, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen festa antolatzen ari den Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolaren eskutik. Irailaren 8an (19:00etan), 9an (17:00etan eta 19:30ean) eta 10ean (18:00etan), ostiraletik igandera, eta 15ean (19:00etan) eta 16an (17:00etan eta 19:30ean), ostirala eta larunbata, izanen dira euskal zirkuaren emanaldiak. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean eros daitezke.

Bigarren aldia da Gure Zirkuak Sakana bisitatzen duena; aurrekoan ere Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak antolatu zuen 2018ko Nafarroa Oinezekin etorri zen, Urdiainera.