Arbizuko ekonkanpinetik atera eta Beriain ardatza duen Tritoiena mendi lasterketa jokatuko da irailaren 3an, igandea, 09:30etik aurrera. Korrikalariek 21,190 kilmetroko distantzia eta 1.158 metroko desnibel poistiboa osatu beharko dute, eta lasterketa Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federazioaren 2023ko Nafarroako Koparen barruan dago. Tritoiena lasterketaren antolatzaileak Arbizuko Ekokanpina eta Dantzaleku Atletismo Klubak dira, Arbizuko eta hainbat besbesleren laguntzarekin. Izena ematea irailaren 1era arte zabalik dago, inscripciones.nafarmendi.org webgunean.