Lidertzari buruzko jardunaldia, Arbizun

Guaixe 2023ko ira. 11a, 09:32
Ikastaroa Utzuganen. ARTXIBOA

Irailaren 15ean, ostirala, 'Lidertza partehartzailerako adimen emozionalari buruzko jardunaldia' antolatu dute Anel-ek eta Sakanako Garapen Agentziak.

ANEL Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak elkarteak eta Sakanako Garapen Agentziak, Sakanako Plan Estrategikoaren barruan, 'Lidertza partehartzailerako adimen emozionalari buruzko jardunaldia' antolatu dute irailaren 15ean, ostirala, 09:00etatik aurrera, Arbizuko Utzubar industria gunean dagoen Utzugane Sakanako Garapen Gunean.