Sakana turismo produktuen eskaintza areagotzeko, Arbizuko Udalak Beriaingo malkorpearen eta San Joan ermitaren artean lau ibilbide egokitu zituen. Hiru patxadaz egitekoak ziren. Bira txikia Arbizuko dermiotik atera gabe osa zitekeen (8,1 km), Mundiñoko ibilbidea ur biltegiko aisialdi gunetik pasatzen zena, bira handia (10,8 km) eta Beriaingo tontorrera eramaten zuen bidea. Lanek hiru milioi euroko aurrekontua izan zuten (18.030,36 euro).