Arbizun kontribuzioa ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko urr. 4a, 11:19

Arbizuko herriko etxea. ARTXIBOA

Udalak irailak 27an kobratu zituen helbideratutako ordainagiriak. Gainontzekoek azaroaren 27ra arte dute pagatzeko.

Arbizuko Udalak jakinarazi du aurtengo hiri eta landa lur kontribuzioa irailaren 27an, gaur, kobratuko duela. Dagokion ordainagirien kopurua helbideratuta dauden kontu korronteetan kargatuko da. Udalaren ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek azaroaren 27ra arteko epea dute dagokiena ordaintzeko. Udalak gaztigatu duenez, epea pasata dagokiona ordaindu ez duenari agentzia betearazlearen bidez kobratuko dio.