Arbizu txistorraren herria bihurtuko da

Guaixe 2023ko urr. 9a, 07:47

2022ko Arbizuko Txistor eguna. ARTXIBOA

Urriaren 15ean, igandea, Txistor eguna ospatuko dute arbizuarrek. Bezperan, urriaren 14an, Nafarroako Erremonte txapelketa izanen da.

Urriaren 15ean, igandea, XIII. Txistor Eguna antolatu du Arbizuko Udalak zenbait babesle eta laguntzailerekin laguntzarekin. Egitaraua ez ezik, goizean zehar ardoa eta pintxoak salduko dituzte plazan eta bi erakusketa izanen dira: txerrien produktuena eta Arbizuko argazki zaharren erakusketa. Bezperako egunean, urriaren 14an, larunbata, Nafarroako XVIII Erremonte txapelketa izanen da herriko frontoian.

Arbizuko XIII. Txistor Eguna

Urriak 14 larunbata

18:00 Nafarroako XVIII. Erremonte Txapelketa.

Urriak 15 igandea

Goizean zehar, ardoa eta pintxoak, plazan; Txerriaren produktuen erakusketa; Arbizuko argazki zaharren erakusketa.

10:00 Diana Arbizuko fanfarrearekin.

10:30 Azokaren irekiera.

11:00 Nafarroako trikitilarien bilkura.

11:30 Pintxo lehiaketaren hasiera.
Arbizuko erraldoiak Haizeberri dultzaineroak taldeak lagunduta.

12:30 Haizeberri dultzaineroak herrian zehar.

13:00 Sakanako Kantuz taldea, plazan.

15:00 Azokaren itxiera.

17:15 Nafarroako Trikitixa Eskolen VI. Jaialdia.

19:00 Xaibor disko festa.