Arbizuko kiroldegiak hiru urte zeramatzan zabalik, eta abenduan azpiegitura berriak mustu zituen. Espazio berrietara leku aldatu zuten muskulazio gela, haren leiho handietatik Aralar eta Beriain ikusteko. Muskulazio gela izandakoa erabilera anitzeko areto bihurtu zen, ikastaroak emateko, erabiliko zen. Espazio berrian, gainera, bi sauna (lekualdatuta), hidromasajerako bi bainuontzi, bi turkiar bainu egin zituzten. Aurretik, pilotalekua, igerilekua eta squahs pista zituen.