Txistorrari, gorazaharrea

Guaixe 2023ko urr. 16a, 12:57

Jendetza bildu zen Arbizuko Txistor Egunean. Kaleko postuetan mugimendua egon zen, eta txistor pintxoa eta ardoa dastatzeko tarteka itxaron behar izan zen. Baxerri tabernako Amaia Berekoetxearen 'Mailope' pintxoak irabazi zuen pintxo txapelketa.

Sakanako Trikitilariek, Sakana Kantuz taldeak eta Arbizuko erraldoiek giroa alaitu zuten.