Gaizkitutako gizonezkoa ospitalera eraman dute

Guaixe 2023ko urr. 24a, 15:00

Helikopteroa iritsi denerako foruzainak Utzubar industrialdean zeuden. @policiaforal_na

Helikopteroz eraman dute.

Gaur goizean, 09:50 aldera, 70 urteko gizonezkoa bihotz-biriketako geldialdia izan du. Osasun ezbeharra Utzubar industrialdean izan da. Larrialdi zerbitzuak gaztigatuta, hara joan dira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina eta foruzainak. Osasun langileek suspertze-maniobrak egin dituzte. Harik eta helikopteroa iritsi eta gaizkitutako gizonezkoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman duten arte.