Gau beltza ospatuko dute Arbizun

Guaixe 2023ko urr. 27a, 11:56

Hustutako eta argiztatutako kalabaza bat, Gau beltzan. ARTXIBOA

Urriaren 29an eta 31an, igandea eta asteartean, Gau beltzari lotutako ekimenak eginen dituzte.

Urriaren 31n Gau beltza izanen denez, aurretik, urriaren 29an, igandea, arratsaldean, ospakizunerako prestatzeko kalabaza hustutze tailerra eginen dute Arbizuko ludotekan. Bakoitzak bere kalabaza eraman beharko du. Behin lana eginda, txokolatada izanen da plazan. Gau beltza egunean, urriaren 31n, asteartea, ipuin kontalaria, trapu zaharren kalejira eta aatea izanen dira.

Arbizuko Gau beltzaren egitaraua

Urriak 29 igandea

17:00 Kalabazak hustutze tailerra, ludotekan. 

Ondoren, txokolatada, plazan.

Urriak 31 asteartea

18:00 Ipuin kontalaria, liburutegian.

19:00 Bertako trapu zahara jantzien kalejira.

2:00 Aatea, plazan.