Arbizuk baso aprobetxamendua saldu du

Guaixe 2023ko aza. 8a, 11:16

Arbizuko ikuspegia San Joan ermitatik. ARTXIBOA

Bi epaitza enkante bidez saldu ditu. 

Arbizuko Udalak bi epaitza Arpana Forestal enpresari saldu dizkio, 52.236 euroan. Saldutako aurreneko lotea Zubaate, Zubaategaña, Otsabakerregibarren eta Sandindegiko bidean dago eta haritz amerikarrez (107,5 m3 zur), pagoz (603 m3 egurretarako) eta alertze batzuez (13,1 m3 egur eta 13,6 m3 zur) osatuta dago. Bigarren epaitza, berriz, Uskain, Lotezarreta eta Aritzuzkoaingo harrobia dermioetan dago eta haritz amerikarrek (457,7 m3 egur) eta zenbait pagok (491,5 m3 egur) osatzen dute.