Gutxi gora behera jaio eta hiru urtera arte erabiltzen dituzte haurtxoek pixohialak. Erabilera bakarrekoak erabilita 2.000 euroko gastua da familiendako eta 2.100 kilogramoko errefusa sortzen dituzte. Aldiz, pixohial berrerabilgarriak erabiliz 500 euroko gastua eta zero kilogramoko errefusa sortzen da. Honen inguruan eta pixohial berrerabilgarriezikasteko, galdetzeko eta ekarpenak egiteko informazio saioa eginen dute azaroaren 13an, astelehena, 17:00etan, Arbizuko Kattuka Haur Eskolan.