Padela

Padel egun aberasgarria

Guaixe 2023ko aza. 13a, 10:50

Sakanako emakumeendako Padel Ate Irekien jardunaldiko partaide batzuk. UTZITAKOA

Azaroaren 5ean Emakumeendako Padel Ate Irekiak antolatu zituen Mank-ek

Sakanako Mankomunitateak emakumeei zuzendutako Padel Ate Irekiak egin zituen, igandean, Arbizuko Sakana Padel egoitzan. "Kultura ezberdineko emakumeak elkartu eta padelaren bidez harremana egin genuen. Umeak ere oso gustura egon ziren. Aberasgarria izan zen, eta errepikatzeko gogoz gaude" azaldu du Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak.