Mendinuetaren mendea

Guaixe 2023ko aza. 21a, 11:28

Maria Mendinueta Araña, alkatea aldamenean duela. UDALA

Ehun urte bete dituelako zoriondu egin zuten.

Maria Mendinueta Arañak 100 urte bete zituen azaroaren 14an, asteartean. Urtebetetze eguna etxekoekin eta lagunekin ospatu zuen eguerdian. Udalak ere bat egin nahi izan zuen ospakizunarekin, eta Francisco Javier Razkin Flores, Rubio, alkatea bisitan joan zitzaion, Jexux Razkin txistularia lagun zuela. Oroigarri gisa plaka bat, bonboiak eta lore sorta oparitu zizkion udalak. Iluntzean, berriz, Mendinuetaren etxe parera joan zirenak Arbizuko kantariak izan ziren, eta abestuz zoriondu zuten balkoira atera zen Mendinueta.