Abenduaren 30ean Esteribarko IX. Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Zubirin. Arbizuko Aldabideko Iker Loidi Lakuntzak Ororbiako Abaxitabideako Peio Aginagarenkin osatu zuen bikotea kimuen mailako kategorian, eta final ederrean Goñiri (Esteribar) eta Olassori (Atarrabia) 18 eta 8 irabazi zieten. Txapela janztearekin batera, Loidik pilotaririk onenaren saria jaso zuen.