Sahararen aldeko padel txapelketa

Guaixe 2024ko urt. 15a, 08:55

Ilbeltzaren 21ean, igandea, 'Sahara aske baten alde' txapelketa solidarioa eginen dute, Arbizuko Sakana Padelen.

Sakana Padelek, VG Padelek eta ATTSF Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteak, Tu Dulce Txoko, Arbizu hesteki eta Lacturale enpresen laguntzarekin, Sahara aske baten alde txapelketa solidarioa antolatu dute ilbeltzaren 21ean, igandea, 10:00etatik aurrera eta egun osoan zehar, Arbizuko Utzubar industrialdean dagoen Sakana Padelen. Sariak, zozketak eta sorpresak egonen direla esan dute antolatzaileek. Izena emateak 626 115 452 telefonoan egin behar da.