Ihoteetako bazkariko taberna kudeatzeko deialdia

Guaixe 2024ko urt. 26a, 11:10

Mozorrotutako arbizuarrak kalean. ARTXIBOA

Interesa duenak udaletxean eman behar du izena.

Arbizuko Udala ihoteak prestatzen hasita dago. Joan den urtean bezala, ihoteetako larunbatean herri bazkaria izanen da, eta ondoren dantzaldia. Herri bazkaria frontoian izanen da eta han taberna bat jarriko da. Hura kudeatu nahi luketen eragileek udaletxean eskabidea aurkeztu beharko dute otsailaren 1erako. 

Udalak aurreratu duenez, bazkarirako txartelak heldu den astean jarriko ditu salgai. Joan den urtean bezala, catering enpresa batek emanen du bazkaria. Baina behar bezala ateratzeko gutxienez ehun txartel saldu behar direla jakinarazi dute udaletik.