Sagardotegia Arbizun

Guaixe 2024ko urtarrilaren 26a

Ilbeltzaren 26an, ostirala, Olatzea hoteleko sagardotegia mustuko dute.

Errota bat ez ezik, ilbeltzaren 26tik aurrera sagardotegia ere izanen du Arbizuko Olatzea Hotelak. Egun horretan, ostirala, sagardotegiaren mustutzea eginen dute, 19:00etatik aurrera, luntx, musika eta txotx-arekin. Mustutzera joateko 650023698 telefonoan izena eman behar da.