Antzezlana aurkezteko jardunaldia

Guaixe 2024ko urt. 26a, 12:54

Ilbeltzaren 27an, larunbata, Oskar Terolek 'Mundos Para Lelos. Renovado (ahora te cuento la verdad)' antzezlana aurkeztuko du, Arbizun. Jardunaldian yoga tailerra izanen da ere.

Oskar Terol antzerkigileak eta Omkar Carabia yoga maisuak Mundo Para Lelos. Renovado (ahora te cuento la verdad) Terolen antzezlana berrituaren aurkezpena egiteko jardunaldia antolatu dute ilbeltzaren 27an, larunbata, 10:00etatik aurrera, Arbizuko eko kanpineko Amari Yoga gunean. 10:00etatik 13:00etara Yoga magikoko tailerra izanen da, ondoren katerin beganoko bazkaria izanen dute, eta 20:00etan Terolek antzezlana berrituaren emanaldia eginen du.