Padela

Emakumeak lagun, padelean

Guaixe 2024ko ots. 5a, 10:00
Topaketan parte hartu zutenetako batzuk. UTZITAKOA

Sakanako Mankomunitateak antolatutako ekimenean, padelean sakontzeko aukera izan zuten emakumeek

Ilbeltzaren 28an Sakana Padelek Mank-ek antolatutako Emakumeak Lagun Topaketen lehen saioa hartu zuen. Parte hartu zuten emakumeek padelean trebatzeko aukera izan zuten, goiz dibertigarria pasaz eta euren arteko harremana sendotuz. Hurrengo hitzordua otsailaren 25a da, Olaztin, areto futbol topaketa. Izena ematea zabalik dago, Mank-en, dohainik.