Udala Zuhaitz Eguna prestatzen hasi da

Guaixe 2024ko ots. 8a, 11:29
San Joan ermita parean landaketa egiten. ARTXIBOA

Erroldatuta ez daudenek parte hartzeko izena eman beharko dute.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, aurten Zuhaitz Eguna otsailaren 18an, igandearekin, ospatuko da. Egun horretan 2023an Arbizun jaiotako ume bakoitzaren senideek zuhaitz bana landatuko dute. Arbizun erroldatu gabe egonik ere ekimen horretan parte hartu nahi duenik bada, udalari jakinarazi beharko dio. Horretarako azken eguna otsailaren 10a da, larunbata.