Oinez basoaren landaketa eguna

Guaixe 2024ko ots. 16a, 11:55
Oinez basoaren hitzarmena sinatu zutenean. ARTXIBOA

Otsailaren 18an, igandea, Andra Mari ikastolak antolatutako Oinez basoaren zuhaitzen landaketa eginen dute, Arbizun.

2023ko urrian ospatu zen Nafarroa Oinez Nafarroako ikastoletako festa Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatuta, eta orain ekimearen azkeneko haziak landatuko dituzte; hain zuzen, otsailaren 18an, igandea, 10:30etik aurrera, Oinez basoaren landaketa eginen dute, Arbizuko Eko kanpinean. Antolakuntzatik aitzurra eta gosaria eramatea eskatu dute.