Arbizuar berrien zuhaitzak landatuta

Guaixe 2024ko ots. 20a, 10:12

Joan zen urtean jaiotako arbizuarrak eta haien senideak San Joan ermitaren inguruan elkartu ziren otsailaren 18an, igandean. Arbizuko Udalak gonbidatuta, sendi bakoitzak zuhaitz bana landatu zuen ermitaren pareko eremuan.

Beste urte batez, San Joan ermitaren hegoaldean dagoen zelaiak Zuhaitz Eguna hartu zuen otsailaren 18an. Arbizuko Udalak joan zen urtean herrian jaio ziren umeen senideak parte hartzera gonbidatu zituen. Jaioberri bakoitzeko familia bakoitzak zuhaitz bana landatzean datza udalak prestatutako ekimena. Eginda zeuden zuloetatik ura kendu ondoren urkiak, astigarrak eta haritzak, hiruna ale, landatu zituzten guztien senideek.