Ikastolaren historiaz hitz egiteko kafe tertulia

Guaixe 2024ko ots. 22a, 15:00

Otsailaren 23an, ostirala, 18:00etan, Ikakstola, lehen eta orain eta Baietz beste 50? kafe tertulia izanen da Arbizun, Ikastolaren 50. urteurrenaren programaren barruan.

Arbizuko ikastolak 50 urte bete ditu, eta horren harira hilabetero ekimenak eginen dituzte Arbizun. Otsailaren 23an, ostirala, 18:00etan, Ikastola, lehen eta orain eta Beietz beste 50? ikastolako hasierako guraso, irakasle eta ikasleekin eta gaurko ikasleekin kafe tertulia izanen da, Arbizuko udaletxeko batzar aretoan.