ZETAKek bi Gaztea Sari irabazi ditu

Guaixe 2024ko mar. 1a, 12:13
Pello Reparaz ZETAKen Gaztea Saria jasotzen. EITB.EUS

Artista eta talde onenaren eta disko onenaren sariak irabazi ditu Arbizuko taldeak.

Otsailaren 29an ospatu zen Gaztea Sarietako gala, eta bertan ZETAK talde arbizuarrak bi sari irabazi zituen: 2023ko disko onena Aaztiyen-gatik eta 2023ko talde onena. Pello Reparaz igo zen sariak jasotzean eta Aaztiyen "sekula egin duen gauzarik partikularrena" dela esan zuen. Historia eta etorkizuna besarkatzeko deia egin zuen ere. Talde onenaren saria jasotzean Palestinako herriaren sarraskiaren eta Israelgo genoziodioaren kontra Donostian martxoaren 17an eginen duten manifeozara joateko deia zabaldu zuen Gaztea sari banaketa ekitaldiko oholtzatik.

2023ko Gaztea Sarietan ere ETSk Zuzeneko onenaren saria jaso zuen, IZAROk CERODENERO BIDEOKLIPAZO lanagatik Bideoklip onenaren saria irabazi zuen eta Tatta eta Malakiasek Abesti onenaren saria Zure atzetik kantagatik.