Sandindegiko bidea ibilgailuendako itxita

Guaixe 2024ko mar. 26a, 11:00
Sandideiko bordatik arbizuarrak ospakizunera bilduta. ARTXIBOA

Zubia egoera txarrean dago eta, badaezpada, neurri hori hartu du udalak.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, basoan dagoen Sandindegiko zubia erortzekotan dago. Beraz, "inork minik har ez dezan, zubia itxita egonen da ibilgailuentzat". Bideak itxita jarraituko du konponketa lanak egiten diren arte. Bestalde, Arbizuko Udalak bere informazioa zabaltzeko hiru panel jarriko ditu herrian: zubi inguruan, parkean eta Kale Nagusiaren goiko aldean. Panel horietan udal komunikazioak, bando eta gainontzakoak jarriko ditu. Udalak bere jardunaren berri emateko panel horietaz aparte Whatsapp kanala eta webgunea ditu.