Martxoaren 24an, igandea, Pontevedrak Espainiako Koparako baliagarria zen Pontevedrako Cidade Sari Nagusia hartu zuen. Eliteak, 23 urtez azpikoak, masterrak, juniorrak eta kadeteak lehiatu ziren.
Eliteen eta 23 urtez azpikoen mailan Nahia Imaz Perez altsasuarra lehiatu zen. Aurten talde berriarekin ari da altsasuarra, Team Zatika Bike taldearekin, joan zen urteko taldea, Sopela Team, desagertu delako. Eliteek 84,4 km-ko lasterketa izan zuten eta Irene Mendez (Eneicat) izan zen txapelduna (2:16:05), tropelari 3 segundo aterata. Nahia Imaz 26. postuan sartu zen, tropelean.
Juniorren mailan 65,4 km-ko lasterketa prestatu zuen antolakuntzak. Juniorrekin batera mastersak aritu ziren, eta hain zuzen ere Montserrat Pereira masters 40-ak (La Carloteña) irabazi zuen proba (1:48:36) sekulako erakustaldia eman eta helmugara bakarrik helduta. 1:06-ra tropela sartu zen. Esprintean Leire Almena (Rio Mirea) gailendu zen, junior mailako irabazlea, Izaro Etxarriren (Andoain) eta Ane Berastegiren (Beratxa). Beraz, Berastegi arbizuarra hirugarren sailkatu zen. Siets Goikoetxea (Beratxa) 29. iritsi zen.
Kadeteetan (44,2 km) Lidia Castro (Rio Miera) izan zen txapelduna (1:11:48), helmugara bakarrik iritsita. Tropel nagusia 39 segundora sartu zen. Eider Mazkiaran altsasuarra (ZU-K Loimousin) 65. sailkatu zen, 3:34ra.