Aurretik entrenatu zenuten?
C. Ni egunero ibiltzen naiz korrikan.
Y. Nik utzita neukan eta orain hasi naiz. Arbizutik Arruazura arte egin dugu lehenik. Ondoren autoa hartu eta Uharte Arakilera, elkartearen km egitera. Orain gorputzak uzten digun tokiraino segituko dugu.
C. Eta ondoren lanera.
Nola moldatzen zarete kilometroa erosteko?
Y. Korrikako km-a erosten urteak daramazkigu, elkarteko diru partidatik erosten dugu
Zergatik erabaki duzue parte hartzea Korrikan?
Y. Euskararen aldeko mezua lau haizetara zabaltzen laguntzea nahi dugulako.
Zer garrantzia du euskarak zuen barne dinamikan?
C. Arbizun ia-ia dena euskaraz da. Elkarteko batzarrak eta guztia euskaraz da.
Y. Elkartean euskaraz egiten da, bilerak, kartelak, denak euskaraz daude. Euskal kultur ekintza batzuk bertan egiten dira, bazkari-mahai inguruan.
Korrikaz aparte, zer gehiago behar du euskarak?
Y. Erabilera sustatzea, euskara funtzionala izatea beharrezkoa da, ez soilik sinbolikoa. Derrigorrezkoa da neurri egokiak hartzea, hizkuntza minorizatuen aldeko politika egitea, eta Nafarroan behingoz, euskararen zonifikazioa bertan behera uztea.
C. Korrika bi urtero bada ere, euskaraz egunero hitz egin behar dugu, jende guztiak.