Beietz taldeak disko berria kaleratu du

Guaixe 2024ko api. 8a, 09:13

'Sutan' izeneko lana aurkeztu du Arbizuko taldeak, martxoaren 23an egindako aurkezpena kontzertuan. Izen bereko abestia eta bideoklipa kaleratu dute ere.

Sutan diskoa kaleratu du Beietz! Arbizuko taldeak. Bederatzi abestiez osatutako lana da: Furra furra, Noraezean, Sutan, Sakon infinituak, Beldurraren balada, Saltoka, Hauts eta kez, Begiraden mirabek eta Takon. Estiloari dagokioenez folk rock, gaitak, ska pop, zeltik parranda eta doinu mexikarrak entzun daitezke, eta kanten gaiei dagoekionez Palestinako basakeria, beldurra kontrol sistema, aldaketa klimatikoa eta omenaldietarako lekua ere dago Sutan taldean. Diskoa Arbizuko Estudio Baten grabatu du Peio Skalarik, eta diseinua Belatzek egokitu du. Martxoaren 23an Iruñeko Zentrak aretoan egindako kontzertuan aurkeztu zuten diskoa.

Diskoarekin batera Sutan abestia eta bideoklipa kaleratu du ere Beietz! taldeak. Daniel Sanchezek egin du. Abestiak orain arte jorratu gabeko erritmo eta doinuak eskaintzen ditu; gaita galegoa.