Sutea basoan

Guaixe 2024ko api. 8a, 09:44
Suhiltzaileak eroritako argindar dorrearen ondona. @BOMBEROS_NA

Goi tentsioko dorre bat erortzean sutea sortu zen Arbizuko Ansoroeta demioan, Aralar mendiaren magalean.

Goi tentsioko lineako dorrea erori eta elektrizitatea daramaten kablea lurra jo ondoren sutea sortu zen apirilaren 5eko, ostirala, gauean. Ansoroeta dermioan piztu zen sua, Aralar mendiaren magalean. Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren hura itzaltzera eta lana hurrengo eguneko goizaldean, 01:45erako, despeditu zuten. Suak 200 metro karratu basobera erre zituen.