Duela 25 urte...

Hondakindegia mustu zuten

Guaixe 2024ko apirilaren 30a

Hondakinak tratatzeko plantak 64.000 metro karratu zituen

Arbizuko Utzubar dermioan dagoen hondakindegia egiteko Sakanako Mankomunitateak 285 milioi pezetako (1.712.884 euro) inbertsioa egin zuen. Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren %90 ordaindu zuen. Eraikitakoa Puntako hondakindegia zen. Maiatzaz geroztik han isuri ziren Sakanan jasotako hiri hondakinak eta, beraz, Gasteizko Gardelegi hondakindegira eramateari utzi zion Mank-ek.