Kultur eraikineko araudia ontzen hasita

Guaixe 2024ko api. 15a, 11:40
Arbizuarrak eskola zaharren lanei begira. ARTXIBOA

Eskola zaharrak hartu zituen eraikinaren erabilera araudi proposamena eginen du udalak.

Aurrera doaz eskola zaharren eraikinean egiten ari diren lanak eta, Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, uda aurretik despedituta egonen dira lan handienak. Ondoren, barrua janztea geldituko da. Bitartean, eraikina erabiltzeko araudia sarri prestatzen hasiko da udala. Horretarako, aurrena, inguruko herrietako kultur etxeen araudiak hartu eta proposamen bat idatziko du. Ondoren horren berri arbizuarren artean emanen du, etxez etxe eta Whatsapp bidez. Hura aztertzeko beta eman ondoren, Arbizuko Udalaren asmoa da batzar bat deitzea, araudi proposamena eztabaidatu, aldaketak egin behar badira egin, eta onartzeko.