Zirkulazio zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko api. 18a, 11:34
Arbizuarra eta autoa aparkatuta kale Nagusian. ARTXIBOA

Maiatzaren 27ra arteko epea dago.

Arbizuko Udalak aurtengo zirkulazio zerga kobratuko du. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korrontean kargatuko die zergaren zenbatekoa. Ordainketak helbideratu gabe dituztenek, berriz, maiatzaren 27ra arteko epea dute zerga ordaintzeko. Hala egiten ez duenari agentzia betearazlearen bidez kobratuko dio udalak.