ZEIDFEST Gaztea jaialdiaren hirugarren edizioa izanen da apirilaren 13an, larunbata, Barakaldoko BEC!en. Pello Reparaz arbizuarraren ZETAK taldeak sustatu zuen duela hiru urte ZEIDFEST jaialdia, pandemiatik aterata Zeinen Ederra Izango Zen abestiaren filosofia jarraituz.
Sarrerak agortuta zintzilikatu zuten, baina jendea kanpoan geldituko zela ikusita, antolakuntzan aldaketak egitea erabaki zuten, edukiera handitzeko; hortaz, azken sarrerak festibalaren webgunean eros daitezke. Jaialdiaren lehenengo doinuak 11:00etan entzunen Eirreren eskutik, eta ordu txikitara arte luzatuko da.
Kontzertuak bi oholtzatan banatuko dira: Aaztiyen oholtza eta Aralarko Dama eszenatokia. Gatibu, The Tyets, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Bulego, Zoo (taldeak Euskal Herrian emanen duen azken kontzertua) eta Delaporte egonen dira lehenengoan, eta Eire, Sara Zozaya, Eleder, Euskoprincess, Mutiko, Tatta, Fillas de Casandra, Show Trabestiak, Lia Kali, Yadam, Janus Lester, Etxepe eta BSRT Kolektiv taldeak Aralarko Daman. Kontzertuak ez ezik, egun guztian zehar dantzatzeko aukera izanen da Barratik Kalera eta Jonkasssen DJarekin, eta euskal sortzaileen azoka eta haurrendako gune berezia izanen dira ere. IZEN